Animatu eta parte hartu!
GURE AURTENGO GABONETAKO PROGRAMA, GAUZA BERRI ASKOREKIN!!!
Berriz ere, Udalak auzoak ahaztu egiten ditu eta lehentasuna ematen die ekimen handiei.
Urte askotan zehar, Bilboko jai batzordeok aguantatu behar izan dugu eta aguantatzen jarraitzen dugu, gure auzoko jaietan, ordu 02:00etan ekimen guztiekin bukatu behar izatea. Bitartean, gaueko maratoian, BIMEn (Barakaldon antolantzen den ekimena) edo gau zurian, bi ordu gehiago luzatu daitezke ekimenak, nahiz eta gure auzoei onurarik ekarri ez.
Auzoko jaietan, aldiz, soilik egun batean egon gaitezke gehiago 04:00ak arte, hori bai, guk ezin dugu aukeratu ze egun izango den hori, Udalak gugatik aukeratzen du. Ahaztu gabe, inauterietan zein auzoetako egun berezietan ere 23:00etan bukatu behar direla ekimen guztiak.
Argi geratzen da berriz, zer-nolako jai eredua nahi duen Bilboko Udalak eta noren alde egiten duen, berriro ere argi Adierazi digu, 2 Bilbo direla, batean denak balio du dirua ere tartean baldin badago, bestean, ordea, dena dira trabak eta auzoetako jai batzordeek zein elkarteek hamaika oztopo gainditu behar ditugu jai herrikoiak, partehartzaileak eta batez ere DOAKOAK antolatu ahal izateko.
Noiz arte jasan beharko ditugu jai batzordeok mota guztietako eraso etengabeak, enpresa handiek nahi duten guztia egiten duten bitartean?