HORRA, HORRA OLENTZERO ETA MARIDOMINGI BILBOKO AUZOETAN!

2017-12-22
Orokorra

Diru inbertsio potoloa, publizitate handia, azpiegitura konplexu eta garestia… Bilboko Udalak ez du Olentzero eta Maridomingiren harreran inbertitzeko arazorik, Bilboko erdiguneak hori eta gehiago merezi du!
Baina ahaztu egiten zaio Bilboko auzoetan ere jende asko bizi garela! Eta, ahaztu egiten zaio urtez-urte, baliabide material eta ekonomiko xumeekin bada ere (Udalak ez baitu honetarako inolako laguntzarik ematen), auzoetako jai batzordeen eta jendearen ekarpen, esfortzu eta lan boluntarioari esker lortzen dela Olentzero eta Maridomingi gure auzoetako kaleetan zehar ere presente egotea. Beraz, ez ahaztu: Gabon hauetan Olentzero eta Maridomingi zure auzoan egongo dira! Eta lanean jarraituko dugu Abenduaren 24ero holan izan dadin!

LOTURAK