Zer gara?

70 hamarkadatik Bilboko eta bere Auzoetako jai eta kultur ekimenak lagun taldeei, koadrilei, konpartsei, talde kulturalei, kirol taldeei eta jai batzordeei lotuta dago. Beraien auzokideen gozamenerako ekitaldi xumeak antolatzen zituen hasierako mugimenduak, urteak pasa ahala milaka ekimen, eta milaka eta milaka euro mugitu eta milaka pertsona martxan jartzen duen mugimendu bilakatu da. Mugimendu honek guztiak sekula ez du bere izaera herrikoia galdu, ekitaldi guztien antolatzailea, koadrilen, konpartsen, kultur taldeen edo jai batzordeen bidez, herria bera izaten baita. Helburu bakarra duen mugimendua, kultura sustatu alegia.

2000. urtea bukatzear zegoela, Bilboko zenbait auzoetako Jai Batzordeen artean emandako eztabaidaren ondorioz, herri jaien antolakuntzan indarrak eta esperientziak batzeko asmoz “AUZOTARROK” Kultur Koordinakundea sortu zen. Guztiok ditugun arazoei erantzun bateratua eta koordinatua emateko asmoa sortu ere.

Gaur egun, Auzotarrok jarraian azaltzen diren Auzoetako Jai Koordinadorek edo Batzordeek osatzen dugu:

Altamirako Jai Batzordea
Abusuko Jai Batzordea
Arabellako Jai batzordea
Bilbo Zaharrako Jai Batzordea
Buiako Jai Batzordea
Deustuko Jai Batzordea
Deustuko Erriberako Jai Batzordea
Elorrietako Jai Batzordea
Errekaldeko Jai Batzordea
Iralako Jai Batzordea
Otxarkoagako Jai Batzordea
Olabeagako Jai Batzordea
San Inazioko Jai Batzordea
Santutxuko Jai Batzordea
Solokoetxeko Jai Batzordea
San Frantzizko Jai Batzordea
Uribarri – Matiko Kultur Koordinakundea
Zorrotzako Jai Batzordea
Zabala/Miribilla/San Adrian Jai Batzordea
Zurbaranbarriko Jai Batzordea

 

Koordinakunde honen helburu nagusia Auzoetan kultura bultzatzea da. Kultura bultzatu Bilboko auzoetan lan egiten duten antolatzaile ezberdinak koordinatuz eta kalitate handiago kultur eskaintza zabalagoa lortzeko indarrak metatuz. Auzotarrok koordinakundea ez da lehen aipatutako helburua bideratzen duena, baizik eta auzo ezberdinetan lan hori egiten duten talde ezberdinak biltzen duen erakundea. Honela izanik, Koordinadorak ez du betetzen auzo ezberdinetako koordinadoran edo batzordeen lana, hauen esparrutik kanpo geratzen diren beharrak aurrera eramaten duen taldea dugu. Honela, auzo ezberdinek duten arazo berdinez arduratzen den erakundea sortuta lana hobetu egiten da, batzorde bakoitzak bere indar guztiak auzoko kultur egitarauaren garapenera bideratuz.

 

Koordinakundearen lana honako hau dugu:

 

  • 1

    Auzoen ordezkari da, berauek dituzten kezka berdinak Udalarekin negoziatzeko. Esan bezala, alde batetik, koordinakundeak, aipatutako gaiak tratatzen ditu, eta bestetik batzorde ezberdinen eta udalaren arteko zubia da, azken honekiko erlazioa errazteko eta bizkortzeko. Auzoek euren jaiei dagozkien gai espezifikoetan bere autonomia mantentzen dute. Koordinadorak ez ditu auzoetako jai egitarauak prestatzen, ezta txosna kopurua, kontzertuak, eta abar erabakitzen ere, baina bai jai araudi orokorraren, bai gai komun guztien negoziazioa Auzotarroken lana dugu: ordutegiak, zehaztapen teknikoak, azpiegitura, etab. Era berean, sortu litezkeen komunikazio faltako arazoak konpondu nahian, Koordinadorak Udala eta Batzordeen arteko zubi lanak egiten ditu.

  • 2

    Auzo ezberdinetako Jai Batzordeen eta Kultur taldeen arteko harremana erraztu. Auzoetako Jai Batzordeak eta Kultur Taldeak Koordinadoran elkartzen dira, bertan esperientziak trukatzeko, elkar laguntzeko, etab.

  • 3

    Gaur egun dauden Batzordeen eta sortu litezkeen berrien euskarri izan, laguntza teknikoa emanez, informazioa, baliabideak, etab. batzorde zaharren eta handien ezagupenaz baliatuz.

  • 4

    Modu honetan, Bilboko auzoetan ematen diren eta herri izaera duten, ekimen guztiak koordinatzeko asmoz “Auzotarrok” Kultur Koordinakundea sortu zen. Auzoetan, eta Auzoentzat, kultur ekimenak antolatzen duten herri mugimendu guztiak parte hartu behar duten erakunde zabala. Hau dela eta, egitasmo honi atxeki nahi duen talde orok ateak zabalik ditu.

Egindako Ekintzak

 

2 urte luze koordinakundea barne eraikitze lanean, helburuak zehazte lanean eta finkatze lanean igaro eta gero, 2003ko otsailaren 8an aurkezpena egiteko momentua heldu zitzaigun. Eta modurik egokiena Bilboko erakustazokan ospatu zen azken jaialdi erraldoietariko bat aurrera ateratzea izan zen.

Jaialdi hura bi zatitan banatu genue, egunez batez ere umeentzat (dohainik) zuzendua: puzgarriak, Goloka antzerki taldea, Txan magoa, Detrakak emandako berbena eta goiza bukatzeko Oskorriren kantaldia. Gauez, ordea, nagusiagoentzat kontzertua egin zen: Barrikada, Boikot, Desechos (Hechos contra el decoro), Habeas Korpus, SA eta Zea Mays taldeekin. Gu bezalako taldeek antolatzea ere pentsatu ere ezin duten jaialdia aurrera atera genuen. Esperientzia ikaragarria eta polita aldi berean, auzo ezberdinetatik ia 500 boluntario mugitu baikenituen.

Sentsibilitate ezberdinetako jendea, adin guztietakoak parte hartu zuen antolakuntzan. Guraso eta seme-alabak elkarrekin lanean jarri ziren apustu hura aurrera ateratzeko. Urte bi pasa eta gero lortzen den perspektibaz, arrakastatzat jo dezakegu jaialdi haren emaitza.

2004 urtean batez ere barrura begiradatxo bat bota eta auzoko jaiak bultzatzera bideratu genituen indarrak “ Herriartekoak ” izena eman genuen jokoa auzoz auzo eramanez. Horrez gain “ Jaiak eta herri kulturaren aldeko manifestua ” ezagutarazteko prestatu zen JAIKI 04 aren antolakuntzan Bilboko Konpartsekin batera lanean ibili ginen.

LOTURAK